You are here

Back to top

Jainkoaren bizileku paregabea (Bilingual edition): God's Extraordinary Home (Paperback)

Jainkoaren bizileku paregabea (Bilingual edition): God's Extraordinary Home Cover Image
$21.00
Usually Ships in 1-5 Days

Description


Guraso edo/eta irakurle agurgarriak, Liburu txiki hau ez da fikziozko ipuin bat, Biblian aurkitzen dugun errealitatea baizik. Gure nahia ez da soilik zuen haurrek ikastea, zuek ikastea ere nahi dugu. Egia esateko, Lorenak eta nik ere gure haurrei liburuak irakurtzean asko aurkitu dugu. Gure haurraren garapeneko fase bakoitzean ebanjelioa modu errezean eta ulergarrian kontatzen ikasi dugu. Interesgarria da ikustea, euren heldutasunean zehar, gu ere helduagoak garela ebanjelioaren azalpenak ematean. Horrela ikasten dugu gure seme-alabekin batera. Libur txiki honen helburua Biblian aurkitzen den gaia garatzea eta anotalatzea da. Gai asko daude, baina bakarra aukeratu dugu. Gure gaia Bibliaren hasieran hasten da eta amaierara arte jarraitzen du. Modu honetan Bibliako narratibaren ikuspegi zabalagoa lortu nahi dugu. Mosaiko bat begiratzea bezala da eta kolore nagusiak artelanean nola funtzionatzen duen ikustea, zati batean bakarrik enfokatu eta artelan osoa galdu beharrean. Garatuko den gai harreman-adiskidetasuna da. Jainkoak gu sortu baino lehenagotik ere, erlazio estu eta gogobete bat nahi du gurekin eta berarekin batera bizitzeko plan ikaragarri bat jarri du martxan; hori gozatzeko sortuak izan gara. Nola irakurri liburu hau? Lehenik eta behin, gogo handiarekin irakurri Haurrek gure emozioak esponja batzuk bezala xurgatzen dituzte eta guk axola duenarekin grinatxuak izan nahi dugu eta baita beraiei hori erantsi ere. Jarri iezaiozu lilura Jainkoa nor den berraurkituz. Bigarren, etengabe eta modu metagarri batean irakurri. Biblia etengabe garatzen da eta horregatik guretzako diren Jainkoaren misterioak elkarren artean aurkitzeko moduan irakurri behar da. Informazio guztia ez da lehenengo atalean azaltzen. Narrabita handi honetan zehar Jainkoak geroz eta eduki gehiago ematen digu bere jainkotiar plana ulertzen laguntzeko. Gugandik hurbilen dagoenak ez du aurrekoa zuzentzen, baizik eta gehitu egiten du. Kronologikoki urrutienak dauden xehetasunek testuinguru egokia hornitzen dute hurbileen dagoena ulertu ahal izateko. Hirugarren, zure haurrak ulertu lezakeen moduan irakurri. Zure haurrak, agian, beste modu batean lantzea behar du. Har ezazu azaltzeko denbora. Ebanjelioari buruzko elkarrizketa ezarri ezazu berarekin eta ikusiko duzu mezu zoragarri honen ulermena nola garatuko duen. Azkenik, mila esker zure haurren bizitzan ebanjelioaren maitasuna lantzeko desioarengatik. Plazer handi bat izango litzateke Ebanjelioak besteen bizitzetan nola aurrera egiten duen jakitea bai transformatuz eta baita moldatuz era gure Salbatzailearen irudian.

Product Details
ISBN: 9781072764083
ISBN-10: 1072764083
Publisher: Independently Published
Publication Date: June 8th, 2019
Pages: 92
Language: Basque